Diputatuen Kongresuak bost eguneko soldata kenduko dio Alliri

Euskalerria Irratia 2018ko ots. 16a, 08:13

Iñigo Alli.

Formazio lanetan izan zelako eta Diputatuen Kongresuan huts egin zuelako bost eguneko soldata kenduko diote martxoan. 

Iñigo Alli UPNko diputatua da Madrilen. Joan den astean argitaratu zen Kongresuan huts egiten zuten politikarien artetik lehen lerroetan agertzen zela Alli. Aurten egin diren saioen artean %18tara ez da bertaratu: zehazki, 9 saio osorik utzi zituen albo batera eta beste hirutan zati batzuetara baino ez zen agertu eta 77 botaziotan ez zuen parte hartu. Eta berehala erantzuna eman zuen UPNko kideak sare sozialen bidez: kasu batzuetan alaba jaio zenez kontziliazioagatik ezin izan zuela kongfresura joan azaldu du eta beste kasu batzuetan Madrilen egiten ari den formazio batean parte hartzeagatik izan zela. Azken kasu horietan egindako huts egiteengatik Allik berak esan zien kongresuko diputatuen letratuei egun horietako soldata deskontatzeko. Eta hala izanen da. Bost eguneko soldata kenduko diote martxoko nominatik. Barkamena ere eskatu zuen Allik egindako huts egite horiengatik. 

2.842 euroko soldata du Allik diputatuen kongresuko lanagatik eta kenduko dioten bost eguneko soldatarekin 475 euro gutxiago jasoko ditu martxoan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!