Diputatuen Kongresuan huts egiteagatik barkamena eskatu du UPNko Iñigo Allik

Euskalerria Irratia 2018ko ots. 12a, 14:08

Iñigo Alli diputatuen kongresuan.

Joan den astean argitara atera zen Alli bera zela diputatuen artean huts egite gehienen artean zegoela Diputatuen Kongresuan. Egin diren saioen artean %18tara ez da bertaratu: zehazki, 9 saio osorik utzi zituen albo batera eta beste hirutan zati batzuetara baino ez zen agertu eta 77 botaziotan ez zuen parte hartu. 

"Ordezkari publiko gisara norbait mindu badut nire lana ez betetzeagatik, barkamena eskatu nahi dut", esan du Iñigo Alli UPNko diputatuak. UPNko afiliatuei, UPNri botoa ematen dietenei eta bere betebeharretan huts egin izana sentitzne duen guztiari zuzendu zaie Alli.

Legealdi honetan huts egindako parlamentuko saioetan, kasuen erdietan bere alabaren jaiotzagatik izan dela nabarmendu du, etxean laguntzeko prestutasuna izan duelako eta benetako kontziliazioan sinesten duelako. Gainerako huts egiteak, Madrilen jasotako formazio ikastaro batzuetan parte hartzen ari delako izan dela argitu du.

Parte hartu ez zuen botazioetan ez zuela Nafarroa eragin ere nabarmendu nahi izan du, ezta nafarren interesei ere ezta Espainiari zegokion erabaki garrantzitsurik galarazi edo kaltetu ere.

Bere akatsa onartzen duela esan du Allik eta arduraz jokatuko duela esan du. Hala, Diputatuen Kongresuko letraduari bere huts egiteen berri emanen dio gaur bertan, eta, bere familiari dagokion zaintzagatik ez beste kasuetako saioetako dirua itzuliko duela esan du. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!