Nafarroako Turismoko Zuzendaritza Nagusiak Foru Komunitatearen erakargarritasuna zabaldu ditu, Lufthansa airelineako zuzendariei eta bere bazkide komertzialei zuzendutako ekimen batean, 110 herrialde eta 260 helmugatako publiko potentzialaren artean oihartzuna sortzeko helburuarekin.
Nafarroaren jardun komertziala Garapen Ekonomikorako lehendakariorde den Manu Aierdiren aurkezpen batez osatuta egon da, non Nafarroako geografiaren eta gizartearen oinarrizko aspektuak eman dituen ezagutzera, gogoratuz, Frankfurten eskala egiten duten edozein herrialdetatik bisita daitekeela Foru Komunitatea. Gainera, marketin turistikoko informazioa banatu da ostegun honetan, ekimenean jarritako stand batean.
Ekitaldian Europako, Ekialde Ertaineko eta Afrikako airelineako exekutiboak batu dira, eta baita Lufthansa Taldeko hiru marka nagusietakoak: Swiss Airlines, Australian Airlines. Lufthansa konpainiako bazkide komertzialetako zuzendariak ere bertan izan dira, United Airlines, Air Canada, Air China, Singapore Airlines eta Nippon Airways konpainietakoak kasu. 110 herrialdetan eta 260 helmugatan lanean ari diren korporazioetako 120 pertsona baino gehiago. Hortik Nafarroak duen interesa, turista potentzialen segmentu zabal batean eragina izan dezaketen pertsonen bitartez proiektatzearen, Frankfurtko loturaren bitartez.
Turismo-eskaintzari buruzko informazioa eman da Nafarroako standean, alemaneraz eta ingelesez. Horretaz gain, Foru Komunitateko informazio orokorra ere zabaldu da, datu demografikoak, bizitza-estandarrak edo ekonomia ireki eta industriala izatea kasu, zeinak turismoan daukan bere garapen-estrategikorako ardatzetako bat. Baliabide turistikoei dagokienez, bereziki nabarmendu dira Santiago Bidea, tokiko kalitatezko produktuetan oinarritutako gastronomia, folklore aberatsa eta landa-turismoko eta natura-turismoko eskaintza aberats bat.