Hamahiru eta hamasei kasu berri inguru detektatzen dira urtero Nafarroan haur minbiziarekin. Tratamendu berezitua dute minbizia duten haurrek eta kasu asko dira sendatzea lortzen dutenak. Adano Elkartean 1989. urtetik ari dira haur horiek lagundu nahian eta baita euren familiak ere. Arreta mota desberdinak eskaintzen dituzte: psikologikoa, soziala, babesekoa... Familia eta haur bakoitzak behar duenari moldatzen dira. Norbanako bakoitzak modu pertsonalean bizi baitu gaixotasuna. Euskalerria Irratian Adano Elkarteko psikologoarekin, Amaia Barberorekin hitz egin dugu: