Zazpi egun eginen dituzte gaur Selektako langileek greban

Euskalerria Irratia 2018ko ots. 15a, 07:51

Selektako langileak greba egiten ari dira.

Greba mugagabea dute deituta Selekta Nafarroa taldeko langileek. Azken asteetan izaten ari diren kaleratzeak eta lan baldintzen okertzea salatzen ari dira. 

Elikagaiak eta edatekoak saltzen dituzten makinak betetzen aritzen dira lanean Selektan. Azken asteotan kaleratzeak izan dira enpresan eta oraindik ere euren lanpostua mantendu dutenen artean baldintzak okertu direla salatu dute. Horregatik, greba mugagabea egiten ari dira eta gaurkoa zazpigarren eguna dute. 

Abenduan, makina horiekin lan egiten duten hiru enpresa fusionatu ziren: Pelican Rougue, Demas eta Selekta. Ordutik, Lan Erregulazio Espedientea abian dute eta kaleratzean zein baldintzak okertzea eragin du. Sindikatuak batzartu egin ziren egoera aztertzeko eta enpresa zuzendaritzari eskatu arren bilera negoziazioa abiatzeko ezezkoa izan dute. Hartara, greba mugagabea egiten ari dira langileak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!