Basozainek "segurtasun eza" eta lan talde txikian ari direla salatu dute

Euskalerria Irratia 2018ko ots. 14a, 14:22

Segurtasunik gabe lan egiten dutela, ezin direla binaka lanean aritu. Lan talde txikia izatearen ondorioetako batzuk dira. Iaz, bi eraso larri pairati zituzten bi langilek, aurten bat dagoeneko. 

Nafarroako Basozainez ari gara. 110 pertsona ari dira lan horretan egun, eta ez dira nahikoak. Hala nabarmendu dute: "Basozainen lana desagertzeko arriskuan dago", adierazi du Jose Antonio Nievasek. 

Segurtasunik gabe lan egiten dutela, ezin direla binaka lanean aritu. Lan talde txikia izatearen ondorioetako batzuk dira. Iaz, bi eraso larri pairati zituzten bi langilek, aurten bat dagoeneko.

Bokazio lana dela Basozainena. Hori ere nabarmendu dute. Ikusezin izan direla urte askoan, baina, ari direla gutxika gauzak aldatzen. 

Parlamentariei, eta zehazki Landa Garapenaz arduratzen direnei proposamena egin diete: eurekin, egun batez, bertatik beratako lana ezagutzera joan daitezela. Gabeziak zenbaterainokoak diren ikusteko aukera ezin hobea delakoan.

Basozainek egun egiten duten lana lau arlo nagusitan banatzen da:

  1. Ikuskaritza eta kontrola.
  2. Kudeaketa integrala
  3. Ingurumen heziketa
  4. Ingurumen larrialdien arreta

2013an 116 plaza izanen zirela ziurtatu bazieten ere, egun, oraindik 110 basozain dira lanean ari direnak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!