Garrasika, Gure Indarra eta Oihu Feminista kolektiboek deituta ehunka herritar irten ziren atzo kalera Tafallan herrian izandako sexu-abusua salatzera. Udalak ere bat egin zuen protesta horrekin eta elkartasun zein babes osoa eskaini dizkio emakumeari. Otsailaren 4an izan zen sexu-gehiegikeria hori. Emakumeak salatu du diskotekatik aterata gizonezko batengandik sexu-abusua jasan zuela. Gau horretan bertan atxilotu zuten 22 urteko gizona, baina, ordu gutxitara aske utzi zuten karguekin.
Indarkeria sexista oro salatu eta abusua pairatu zuen emakumeari babesa eta elkartasuna adierazi zioten. Udaletik esan zutena da, abian ajrri zutela indarkeria matxistaren aurkako Protokoloa, besteak beste, ahalik eta informaziorik gehien jaso ahal izateko otsailaren 4an gertatutakoaz.