Trafiko azterketetarako aztertzaile gutxi zeudela. Hori zen orain arte autoeskola eta ikasle askok salatutakoa. Orain, egoerari buelta emanen diola agindu du Espainiako Trafiko Sailak, eta bost aztertzaile berri kontratuko dituela. Egun, zazpi pertsona daude lanean: bat, behin behinean baino ez; beste bat, mugitzen; lau, ohiko aztertzaile lanean; eta bat beste bat, aztertzaile eta koordinatzaile lanean.
Bost pertsona berri horietako bi oraintxe hasiko dira lanean: bat, aste honetan bertan eta bestea, datozen asteotan. Gainontzeko hirurak, "aukeraketa prozesua amaitutakoan".
Egun, 33 pertsona daude aztertzaile izateko formatzen; horietatik 28 Barne Ministeriotik.