Dorre semizirkularra eta haren inguruan eraikitako horma-atala. Horiek dira Gazteluko plazan azaldutako arrastoak; dirudienez, hiriko gaztelu zaharrena izan daiteke, 1308an eraikia Luis Hutin erregearen eskutik. Behin behineko data zein den Vianako Printzea Fundazioak zehaztuko du.
Udalak eta obrak bultzatzen ari den enpresa sustatzaileak ondarea zaindu eta mantentzeko asmoa dutela adierazi dute, higiezinean egiten ari diren proiektuarekin jarraitutakoan.
Iragan ostiralean udalak obrak geratzeko agindu zuen, lizentziaz gaindiko aurkikuntza baitzen. Orain, enpresak hilabete bateko epea izanen du, beste proiektua bat idatzeko, adituek teknikoen gidaritzapean eta profesionalen eskolek babestuta; bertan, obrek nondik norakoa zehaztu beharko dute eta arkeologia esku-hartzea zer nolakoa izanen den finkatu-