Bakarrik geratu dira UPN eta PP EAEko autogobernuaren harira eztabaida piztu nahian

Euskalerria Irratia 2018ko ots. 12a, 13:46

EAJk Eusko Legebiltzarrean egindako proposamenaren kontrako adierazpena aurkeztu dute UPNk eta PPk, baina kontra azaldu da laukoa eta PSN abstenitu egin da.

Estatutua aldatzeko eskatu du UPNk eta "Nafarroari egindako erreferentziak kentzeko, lurralde hau errespetatzeko". EAJk autogobernuaren inguruan Eusko Legebiltzarrean egindako proposamenaren harira mintzatu da Javier Esparza -UPNko parlamentaria-. EAEn izandako ekimena gaitzesteko eskatu du, PPNrekin batera, baina bakarrik geratu da, izan ere, Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk eta Ezkerrak kontrako botoa eman dute eta abstentziorantz lerratu da PSN. Bakarrik geratu dira, ondorioz, erregionalistak. 

Euskararen inguruko puntu bat zuen UPNk aurkeztutako deklarazioak "ezberdindutako identitate nazionala sortze" euskara ez erabiltzeko eskatu du, "EAJren proposamenean esaldi hori dagoelako, hitzez hitz".

Gauzak horrela, "euskarafobia" izatea leporatu dio Geroa Baik. Koldo Martinez eledunak zehaztu du alderdi guztiak direla haren ideia politikoak defendatzeko libreak, "kontrakoa tolerantzia eza, fanatismo eta totalitarismo zeinua bailitzateke". Halaber, EAJ barne hartzen duen koalizioko kideak azladu du EAJ "beste edozein alderdi bezain nafarra" dela, "eta agian gehiago".

Laukoa osatzen duten gainontzekoek azpimarratu dute UPNren esanek ez dutela oinarririk, baita PSNk berak ere bai. "EAJren ponentziak argi eta garbi uzten du Nafarroaren markoa errespetatzen dutela", adierazi du Maria Chivitek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!