Zazpi gradu berri eskainiko ditu NUPek datozen bi urteetan

Euskalerria Irratia 2018ko ots. 12a, 12:08

Datozen bi ikasturteetarako zazpi izanen dira NUPek eskainiko dituen gradu berriak, eta, errektoreak ez du baztertzen gainera horiekin batera Medikuntzarena ere eskaintzea 2019-2020 ikasturtetik aurrera. 

Nafarroako Unibertsitate Publikoan eskaintza zabaldu eginen da heldu den ikasturtetik aurrera. Alfonso Carlosena NUPeko errektoreak gaur eman du eskainiko diren ikasketa berrien informazioa. Datozen bi ikasturteetarako zazpi izanen dira NUPek eskainiko dituen gradu berriak, eta, ez da baztertzen gainera horiekin batera Medikuntzarena ere eskaintzea 2019-2020 ikasturtetik aurrera.

Heldu den ikasturtean, hauexek izanen dira eskaintza berriak:

-Bioteknologia

-Zientziak.

-Datu Zientziak

-Biomedikuntzako Ingeniaria

2019-2020 urtean hasiko lirateke beste hauekin:

-Psikologian Gradua

-Historia eta Ondarea

-Nazioarteko Harremanak eta Kooperazioa

Ikasketa horiez gain, hizkuntzen arloan ere izanen da berrikuntzarik. Alemana ikasteko aukera eskainiko du, zerotik hasi eta B1 maila arte Teknologia Industrialaren Ingeniaritzako ikasleentzat. Gainera, berezko titulua eskainiko dute ‘Marketinga industria enfoketik’.    

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!