%0'25 baino ez dira handitu aurten pentsioak, 2017an Kontsumoaren Prezio Indizea %1’1 igo den bitartean. Esaterako. 700 euro kobratzen dituzten 56.110 pentsionista daude Nafarroan; %0’25eko igoerarekin, 1'75 euro baino ez da igo haien pentsioa.Eta horregatik, manifestazioa egin dute gaur goizean, Gazteluko Plazatik abiatuta, Krisiaren Kontrako Adinekoak deituta.
Gainera, pentsioen kutxaren kontrako "jazarpena" salatu dute, aurreikuspenek gastatuko dela iragartzen baitute. Adinekoek, baina, pentsio duinak izateko duten eskubidea ekarri dute gogora.
Horregatik, eskari hauek egin dizkiote Espainiako Gobernuari: gizarte segurantza onbideratu dezala, Produktu Kontsumo Indizea berreskuratu dezala eta pentsio baxuenak hobetu ditzala. Hori guztia lortzeko neurriak proposatu ditu Krisiaren Aurkako Adinekoak taldeak: "prekarietatea ezabatzea, enpleguaren kalitatea hobetzea, lan erreforma bertan behera uztea eta sistemaren siru-sarrerak handitzea".