Mikel Irujok, Nafarroa Baiko Ultzamako zinegotzi izandakoak 2007 eta 2011 urteen artean eta egun Nafarroako Gobernuko ordezkari dena Bruselan, hitz egin nahi izan du. Esan dituenen artean, biogas plantaren proiektuak zalantzak sortzen zituela, bereziki, informazio falta zegoelako eta kasu iluna zelako. Zinegotzi gisa ez zuen parte hartu kontratazio mahaietan, hori ere argi utzi nahi izan du Irujok. Nafarroa Baiko zinegotziak baztertuta zituztela ere esan du eta ez zutela apenas parte hartzen biogas plantaren inguruko erabaki edo arduretan.