Bandres-Karolo mendiko eski lasterketarako izena emateko epea zabalik 12ra arte

Euskalerria Irratia 2018ko ots. 8a, 20:11
Bandres-Karolo memorialaren iazko edizioa.

Erronkarin eginen da hilaren 17 eta 18an. 150 bat parte hartzaile espero dute zazpigarren edizioa izanen den honetan.  

Bandres-Karolo mendiko eski lasterketarako izena emateko epea zabalik dago dagoeneko eta otsailaren 12ra arte. Informazio guztia ekarri digu Mintxo Astiz, antolakuntza taldeko kideak.

Belaguan barrena eginen dira probak  bi egunez, baina ibilbide zehatza bezperara arte ezin dute zehaztu antolatzaileek, Mintxo Astizek esan digun bezala:  “Elurra eta eguraldiaren egoerak baldintzatzen ditu ibilbideak, eta ondorioz, oso zaila da aldez aurretik jakitea zehazki zein ibilibide egingo diren. Lasterketaren aurretik egingo diren informazio bileretan emango zaie lasterkariei hurrengo eguneko ibilbidearen berri.”  

Erlazionatuak

Mintxo Astiz, Bandres-Karolo memoriala

Euskalerria Irratia 2018 ots 07 Iruñerria

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!