Txantreako Bernart Etxepare, Bianako Ikastola eta Erronkariko Institutuko ikasleak sarituak "Nafarroako gune naturalak" lehiaketan

Euskalerria Irratia 2018ko ots. 8a, 17:19

Garazi Dominguez Ilintxeta eta Izaro Marauri saridunak.

Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako  Argazki eta Bideo Lehiaketako sariak banatu zituen Isabel Elizalde kontseilariak. Garazi Dominguez Ilintxeta iruindarra eta Bianako Izaro Marauri izan ziren argazkilari sarituak. Bideogile onenak, aldiz, Erronkariarrak.

Argazkiei dagokienez, aurtengoa lehen edizioa izan da, "Ezagutu Nafarroako gune natural babestuak" izenekoa, eta 30 parte-hartzaile aurkeztu dira.Lehen Hezkuntzako kategorian bi saridunak euskaldunak izan dira. Alde batetik, txikien kategorian,  Garazi Dominguez Ilintxeta iruindarra, Txantreako Bernart Etxepare Ikastetxeko ikaslea “Irristatu Belaten” lanarekin, eta bestetik 5 eta 6  garren mailakoen kategorian saritua Izaro Marauri izan da, Bianako Erentzun Ikastolako ikaslea, “Lainoa oso baxua dago” obrarekin. Haien lanak sarituak suertatu ziren baina argazki ederrak ere aurkeztu zituzten Iruñeko Santa Catalina Labouré eta Patxi Larrainzar ikatetxeko ikasleek.

Bi kategoriatan, tableta eta diploma eman zaizkie eta naturari buruzko liburu-sorta ikasketak egiten ari diren ikastetxearentzat.

Bestalde, Mikrobideoen lehiaketaren bigarren edizioa egin da aurten, "Nafarroako gune natural babestuen erabilera" izenburupean, eta 6 mikrobideo aurkeztu dira.

Haien artean onena Erronkariko institutuko ikasleek egindakoa. Lehen saria Erronkariko Bigarren Hezkuntzako Institutuko Rebeca Ainetok eta Inka Lorentek jaso dute "Erronkariko ibaxako babestutako naturguneak” lanaren truke. Tableta eta diploma jaso dituzte, eta ikastetxeari HD bideo-kamera eta naturari buruzko liburu-sorta eman zaizkio. Bideo elebiduna hemen ikus daiteke. 

Bigarren saria Tafallara joan zen, Eskolapioak Ikastetxeko Jon Garcíarentzat. Beste lanak Los Llanosko BHI Institututik (Lizarra), Argia Ikastolatik (Tutera) eta Teresar Eskolatik (Iruña) aurkeztu dituzte.

Joan den astearte arrtsaldean Isabel Elizalde kontseilariak banatu zituen sariak Ingurumen Departamentuko egoitzan. 

"Belaten irristatu" Garazi Dominguez Ilintxeta

"Lainoa oso baxua dago" Izaro Marauri

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!