Gaur sindikatuek protesta egin baitute legebiltzarraren kanpoan. LAB, ELA eta CCOOko ordezkariak izan dira protestan. Laster joanen da parlamentura Kontratu Publikoen Lege Berria onartzeko proposamena. Eta lege horretan klausula sozialak sartzeko eskatzen ari dira hiru sindikatu horiek. Langileen baldintzak ziurtatuko direla ekarriko luke horrek.
Gobernuak egin duen Lege Proposamenarekin ez daude guztiz kontent. Puntu batzuetan aldaketak txertatuko lituzkete eta horretarako, alderdi politikoen jarrera kritikoa izan dadila nahi dute. Kontratu Publikoen Legeari zuzenketak aurkezteko epea urtarrilean amaitu zen eta aurreikuspena da parlamentura martxoan iristea.