Adinekoentzako Eguneko Zentroetako itundutako plaza kopurua bikoiztu eginen duela iragarri baitu Gizarte Gaietako presidenteordeak, Miguel Laparrak. Eta plaza kopuru bikoitza izateaz gainera Nafarroako herri gehiagotara zabalduko ditu eta prezioa %32 merketuko die erabiltzaile horiei.
Erabiltzaileek edo euren familiek aukera izanen dute gainera zentroa aukeratzeko. Plaza kontzertatu gehiago eskaintzeaz gainera, zentro horiek eskaintzen duten zerbitzua malguagoa ere izatea ahalbidetuko du akordioak:
Guztira 262 plaza izanen dira itundu eta publikoen artean. 120 izanen dira gehienez publikoak izanen direnak eta gainerakoek ituna izanen dute Gobernuarekin. Bai publikoak zein hitzartutakoak ere handitu egin dira: publikoak orain arte 79 izan dira, eta orain 140 izanen dira; itundutakoak 59 izan dira eta orain 120 izanen dira.
4 urterako akordioa dela esan du Laparra presidenteordeak eta zazpi milioi euroko inbertsioa izanen du. Gobernuak, plaza publiko bakoitzeko 1.234 euro bideratuko ditu.
Tarifetan, lehen aurreratu bezala, norbanakoek beherapena sumatuko dute: 473 euro hilabetero ordaintzetik 315 euro ordaintzera pasako dira. Eta gainera, eredu malguagoa izanen denez, jardunaldi erdiz eguneko zentro horiek erabiliz gero 160 euro ordaindu beharko ditu erabiltzaile bakoitzak hilean.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!