'Telleria eta gero zer?' liburuarekin ikasleak "adoktrinatzea" leporatu dio UPNk hezkuntza departamentuari

Euskalerria Irratia 2018ko ots. 7a, 08:40

Zeharka, Aroztegia proiektua kritikatzen duen eleberria izanik Lekarozko ikasleei liburu hori irakurraraztea nerabeak "adoktrinatzea" dela iritzi dio alderdi erregionalistak. 

Hezkuntzako kontseilari ohia agertzen da Telleria eta gero zer? liburuan, adibidez. Sekta ultrakatolikoko kide gisa identifikatzen dute liburuan Jose Iribas. Eta zeharka, zuzenean izendatu gabe, beste pertsona askoren erreferentzia egiten dela uste du UPNk. Oso kritiko aritu da liburuaren, argitaletxearen eta liburu hori irakurrarazteko ideia izan dutenen aurka. DBH 4. mailako ikasleek irakurri dute Lekarozko ikastetxean Ernesto Prat idazlearen liburua. "Ikasleak adoktrinatzen" aritzea leporatu dio UPNko Alberto Catalanek Hezkuntza departamentuari. 

Catalanek bestelako adibideak planteatu zizkion Maria Solana hezkuntza kontseilariari: "Zer irudituko litzaizuke liburu batean hiri bateko alkateak hiriko jaietan beste erkidego bateko bandera jarriko balu jendeaz barre egiteko, edota, mafioso talde bat Alde Zaharreko dendak distortsionatzen agertuko balira eta liburu horiek Salestarren ikasleek irakurriko balituzte?. Solanak esan du, Telleria eta gero zer? liburuarekin helburu zehatzak dituztela. Euskalkiak eta euskara batua nahasten dira, pertsonaiek, bata edo bestea erabiltzen dutelako. Nobela beltza dela ere aipatu du, fikziozkoa. Gizartean eztabaida sortu duen gaiak ere barnebiltzen dituena. 

PPko eledunak ere uste du liburua "parodia" bat dela, Aroztegiaren aurkako taldeek egina. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!