Nafarroako Ospitale Gunean, bereziki larrialdi zerbitzuetan sortu den gainzamaz galdetu dio gaur UPNko Begoña Ganuza parlamentarioak Osasun kontseilari Fernando Dominguezi.
Legealdiaren hasieran Ospitale gunearen inguruko datuak bildu eta egoeraren diagnostikoa egin zela jakinarazi du beste behin Dominguezek. Osasun planean ageri den moduan, helburuetako bat larrialdi zerbitzua ahalik eta hobekien funtzionatzea da.
Zeintzuk izan ziren nagusiki aurkitu zituzten arazoak diagnostikoan?
Bada, erabiltzaileak denbora gehiegi ematen zutela lehen arreta jaso arte, denbora gehiego joaten zela erresoluzioa jaso arte, informazio gutxi jasotzen zutela, espazioak ez zeudela egokituta … eta bestetik, baliabide gutxi zeudela batez ere, giza baliabideak.
Gauzak horrela, hobetzeko plana abiatu zuten: Giza baliabideek ber-organizazioa, erizaintzako ekipoa hobetu, sala gehiago jarri dituzte erabilgarri, kontsultetarako erabiltzen diren bulegoak errekuperatu, formazioa handitu eta inbertsioak ere bai: 200.000 euro tresneria erosteko eta 400.000 euro giza baliabideetan inbertitzeko. Horiekin zer lortzen ari dira?
Mediku gehiago, erizainak eta baita zeladoreak ere. Baina, espazioa txiki geratu da jada. Eta espazioa txiki geratzearen arazoa ez da oraingoa: 2014an inauguratu zuten larrialdietarako gune berria eta orduan ere bazekiten txikiegia zela. Orain, nahitaez, gutxienez 800.000 euroko inbertsioa egin beharkoda. Handitu eta egokitu eginen dute orain ospitaletako larrialdi zerbitzua, gaizki egindako zuzenduz. Eta hortik aurrera, bestelako ekitaldiak ere aurreikusiak dituzte, besteak beste, iaz abian jarritako kontzientziazio kanpaina: larrialdi zerbitzuak bakarrik larrialdietan erabiltzea adibidez.