Uxua Lopez ingeniari tafallarra Antartikara doa, mundu osoko beste 80 emakume zientzialarirekin

Euskalerria Irratia 2018ko ots. 6a, 13:22

> Ezkaba ikastetxe publikoko ikasleek elkarrizketa bikaina egin diote, Ezkaba Telebistan.
> Espedizioaren xedeak, aukera berdintasuna aldarrikatzea eta aldaketa klimatikoaren aurka egitea.

Otsailaren hemezortzian, mundu osoko 80 emakume zientzialari Antartikara joanen dira. Haien artean izanen da Uxua Lopez Flamarike ingeniari tafallarra. Lopezek haize errotekin egiten du lan, eta dagoeneko munduko bost kontinenteetan izan da.

Lopezi elkarrizketa bikaina egin diote Antsoaingo Ezkaba ikastetxe publikoko ikasleen Ezkaba Telebistan.

Ingeniari tafallarrak azaldu duenez, espedizioak bi xede ditu: aukera berdintasuna aldarrikatzea eta aldaketa klimatikoaren aurka egitea.

“Emakume zientzialariek askoz aukera gutxiago daukagu, soldatarik onenak eta lanposturik interesgarrienak gizonezkoentzat direlako”, salatu du. Azaldu duenez, Antartikara doaz “han kutsadura oso baxua delako eta hala aldaketa klimatikoaren ondorioak oso ongi ikusten direlako.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!