Elurra botako du gaur, bai, baina ez du asko zurituko, izan ere, geruza txikiak sortuko direlakoan daude: 300 eta 600 metro artean dago elur kota goizean, arratsaldean, 100 eta 300 metro artera jaitsiko da.
Arratsaldean gainera, hodei tarte gehiago izanen dira, eta Nafarroako iparraldean euri ugari eginen du eta haizeak iparekialdetik joko du.
Tenperaturari dagokionez, Iruñean 1 eta 5 gradu artekoa izanen da; Lizarran, -1 eta 6 gradu artekoa eta Erronkari aldean, -4 eta 2 gradu artekoa.
Nafarroako gobernuak elurra kentzeko 53 makina jarriko ditu martxan, gehienak, 11, Sakanan; horrez gainera, Agoizko inguruan ere hamar izanen dira: Ibañeta-Erro-Zubiri ibilbidean; Aezkoako bailaran, Zaraitzun eta Itzaltzu-Ezkarotzen. Iruñea inguruan lau makina ibiliko dira, N-121-A errepidean. Lizarraldean, sei makina izanen dira. Irurtzunengo inguruan, esan gisan, 11 izanen dira, horietatik zazpi Leitzarango autobiderako. Horiez gainera makina bat ibilgailu hariko dira bigarren mailako errepideetan.