UPN eta PP ez dira joanen terrorismoaren inguruko lehen jardunaldira

Euskalerria Irratia 2018ko ots. 5a, 14:06

Terrorismo eta Terrorismoaren Biktimen Arreta Integralari buruzko Lehenengo Jardunaldiak antolatu dituzte Gobernuak eta AVTk elkarlanean. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra han izanen dira, baita alderdi sozialista ere. Ez dira han izanen UPN eta PP.

Zalaparta sortu da azken asteotan, eta bereziki joan den astean eta asteburuan are gehiago hauspotu da ETAren biktimak direla-eta. Kontua da, badakizue, AVTrekin lanean ari zirela jakinarazi zuela Nafarroako Gobernuak, horretarako legealdia hasi zenetik Bake eta Elkarbizitzarako zuzendaritza sortua du. AVTko presidenteak jakinarazi zuen, gustatu edo ez, Gobernuarekin lan egin behar dela eta egindako bileretan zazpi puntuko lana egin behar zela gogorarazi ziotela Gobernuari. Horrez gain iradoki zuen zenbait alderdi politikok biktimak erabiltzen zituztela boteretik beste zenbait alderdi botatzeko.

Gauzak horrela, AVTren eta gobernuaren arteko hartu-emana edota elkarlan hori salatu dute ETAren biktima zenbaitek Nafarroan. Uste dute egungo gobernua saiatzen ari dela ETAk egindakoa zuritzen eta ez dutela horretan parte hartuko esan dute.

Bada, hain zuzen gaurko Terrorismoaren eta Terrorismoaren Biktimen Arreta Integralari buruzko Lehenengo Jardunaldiak antolatu dituzte. Gobernua babesten duten lau alderdiak eta alderdi sozialistak arte hartuko dutela esan dute, ez ordea, UPN eta PPk. 

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!