"Lana sexuaren arabera banatuta egoteak gure gain indarkeria mota desberdinak ekarri ditu, zaintza lanen banaketa dela eta. Indarkeria ekonomikoa: autonomia ekonomiko falta, zaintza lan prekarioak (bizitzarako ezinbesteko direnak). Gu gabe -guk planto eginda, gu geldituta- sistemak futzionatzeari uzten diola erakutsi nahi dugu. Horregatik da emakumeon* greba", azaldu dute grebaren antolatzaileek.
Hala, lau ardatzetan banatu dute: kontsumo greba, lan greba, zaintza greba eta ikasle greba.