Arretaz gidatzeko gomendioa egin dute Gobernutik. Gaur ere alerta naranjan izanen gara elurra botatzeko arriskua handia delako. 500 metroan ere txuritu dezake.
Elurra kentzeko 85 makina Nafarroan
Era berean, alerta laranjari aurre egiteko Nafarroako Gobernuak protokoloa martxan jarri du. Nafarroako iparraldean elurra egitea espero da. Elur-kota 400 metrotan kokatuko da oro har.
Horrela, Exekutiboak elurra kentzeko 85 makina mobilizatu ditu. Gainera, Babes Zibileko eta Trafikoko baliabideak indartu ditu, sor daitezkeen arazoei aurre egiteko.
Ostiraleko lehen orduetan, elur-kota 300 metrotan kokatuko da Mugairen, 200 metrotan Irurtzunen eta 400 metrotan gainerakoan. Hala ere, eguerditik aurrera elur-kotak gora egingo du, 500-600 metrotan kokatuko da Mugaire-Irurtzunen eta 600-700 metrotan gainerakoan.
Elurra kentzeko makinen dispositiboak 24 orduko iraupena izango du Nafarroako autobietan, autopistetan eta errepide sare nagusian.
Gainerako errepideetan, sare lokalean eta eskualdeetan, dispositiboak 12 orduko iraupena izango du.