Iruñeko bigarren Zabalguneko bizilagunek salestarretako dorreak txikiagoak izatea nahi dute: proiektuan hamazazpi pisura arteko eraikinak zeuden eta hamalaura jaitsi ditzaten eskatu dute. Eta hori da ere Nafarroako Gobernuak sostengatzen duen egitasmoa.
Horrez gainera, hobekuntza gehiago ere eskatu dituzte bizilagunek, hala nola, aparkaleku gehiago, Civivoxa handitzea, eta inguru urbanistikoa antolatzea.
Salestarren proiektuaren bigarren enkantea egin behar dute oraindik, eta, beraz, horren aurretik egin beharko litzateke solairu kopurua adosteko ekina, horretarako, ordea, Iruñeko Udalaren oniritzia ere beharrezkoa izanen da.
Bi txosten tekniko egin ditu Iruñeko Udalak salestarren inguruan eta ustezko altuera jaitsiera "ez-nahikotzat" jo du, baina orain dagoen asmoa baino hobea.