Sozietate publikoen zorra 204 milioi eurokoa da

Euskalerria Irratia 2018ko ots. 1a, 07:57

Asun Olaetxea, Kontuen Ganberako presidentea.

Kontuen Ganberak ikuskaritza lana eginda parlamentuan azaldu zituen datuen nondik norakoak. Azken urteotan zorra erdira jaitsi dela nabarmendu zuen Asun Olaetxeak. Huts egindako abalak 39 milio eurotan zenbatu zituen.

Nafarroako erakunde publikoek duten zorraren ikuskaritza, justifikazioa eta aurre egiteko moduen inguruko ponentzian, gaur, Asun Olaetxea, Kontuen Ganberako presidentea izan da parlamentuan.

Ikuskaritza egin zuen Kontuen Ganberak, sozietate publikoen zorra aztertzeko eta huts egindako abalez datuak biltzeko.

Azken urteotan erdira jaitsi da sozietate publikoen zorra. 2012an 414 milioi eurokoa zen; 2015ean 204 milioi eurokoa zen.

Zorraren zatirik handiena bankuekin dutena da, eta gainerakoa, enpresen artekoa da. Bankuekin zuten zorra 368 milioi eurotik 160 milioira murriztu zen iaz.  Lau enpresek dute zorraren parterik handiena:

Huts eginiko abalen kasuan, 39 milioi eurokoa da. Gehiena, Nafincok emanak ziren, gainerakoak Sodenak. Enpresa bakar batek hartu zuen gehiengoa. Enpresei emandako 12 milioi euroko abalak gainera, mailegu bilakatuak dira. Hiru enpresatan dago mailegu horien %70. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!