Eguneko lehen orduan 900 metroan kokatu dute elurra egiteko aukera, baina, orduek aurrera egin ahala 400 metroan ere bota dezake. Hori hala, Gobernuak errepideetan arreta handiz gidatzeko eskatu du. Arratsaldeko 6etatik aurrera iragarria dago elurra maila txikienetan ere egin dezakeela eta hortaz, gomendioa da lehen mailako errepideetatik bidaiatzea.
Babes Zibilerako Taldeak prest daude errepideetako egoera konplikatu ez dadin.