Nafarroako erakunde publikoek duten zorraren ikuskaritza, justifikazioa eta aurre egiteko moduen inguruko ponentzia egin da gaur parlamentuan eta bertan Asun Olaetxea, Kontuen Ganberako presidenteak sozietate publikoen zorraren inguruko datuak eman ditu.
Zorraren zatirik handiena bankuekin dutena da, eta gainerakoa, enpresen artekoa da. Bankuekin zuten zorra 368 milioi eurotik 160 milioira murriztu zen iaz. Lau sozietatek dute ia zor osoa: Sodenak (102 milioi), Tuterako Nekazaritzako Elikagaien Hiriak (31 milioi), Navarra de Infraestructuras, Cultura, Deporte y Ocio, SL-k (23 milioi) eta Nasuvinsa-k (18 milioi) Aipatzekoa, alde horretatik, Sodenak Europako Inbertsio Bankuarekin hitzartu zuen 100 milioiko mailegua enpresa txiki eta ertainen proiektuak finantzatzeko, Moderna Planaren barnean.
Huts eginiko abalen zenbatekoa 39 milioikoa da, 2015eko datuen arabera. Zati nagusia (37 milioi baino gehiago) Nafinco-k emanak ziren, eta gainerakoak Sodenak. (Gogoratzekoa da 2011n bi sozietatek bat egin zutela).
Huts eginiko abal gehienak krisiaren urte larrienetakoak dira: 2011tik 2013ra. Enpresa bakar bateak hartu zuen huts eginiko zenbatekoaren 44.
Horrez gain, enpresei emaniko 12 milioiko abalak mailegu bihurtu dira. Hiru enpresatan dago mailegu horien ehuneko 70.