Gurasoei bereziki zuzendutako informazio kanpaina izanen da Sortzenek abian jarriko duena. D ereduan euren seme-alabak matrikulatzeak duen onuraz ariko dira. Oraindik ere zalantzatan dauden horiei informazioa eta dudak argitzeko mahai-inguruak eginen dituzte zenbait herritan. Allo, Tafalla, Kaparroso eta Erriberrin izan berri dira. Gaur, Garesen dute hitzordua 17:00etan.