Iristea zaila ez delako, Alde Zaharrean erostearen aldeko mezuak

Euskalerria Irratia 2018ko urt. 29a, 08:46

Larunbatean Iruñeko Alde Zaharreko zenbait saltokitako erakusleihotan 'Eskerrik asko etortzeagatik, badakigu zaila dela iristea' zioten kartelak jarri zituzten. Hiria atseginago egiteko planarekin bezeroak galdu dituztela salatu nahi izan dute. Kanpaina horren aurrean, bestelako mezuak zabaltzen hasi dira.

'Iristea ez da zaila. Nik Alde Zaharrean erosten dut' goiburuarekin larunbatean zenbait saltokik abian jarri zuten kanpaina gezurtatu nahi izan dute. 'Eskerrik asko etortzeagatik, badakigu zein zaila den iristea', idatzirik zuten kartelak agertu ziren saltoki hainbaten erakusleihotan. Iruñea Atseginago egiteko Planak bezeroak galaraztea eragin diela erakutsi nahi izan dute kanpaina horrekin. Erdiguneko saltoki txikietako leihoetan jartzeaz gainera, saltoki handi eta kate handietako paretetan ere jarri zituzten, besteak beste, Corte Inglesen.

Berehala baina, agertu dira bestelako mezuak. 'Iristea zaila ez delako. Nik Alde Zaharrean erosten dut', goiburuarekin beste zenbait kartel agertzen hasi dira, bereziki sare sozialen bitartez. Autoa erabiltzen ez duten bizilagun asko eta beste garraiobide batzuen bidez Alde Zaharrera iristen diran zenbaitek Alde Zaharrean erosten dutela eta ez dela zaila bertaratzea. Saltoki txikietan erostearen aldeko mezua izan da batez ere zabaltzen hasi direna. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!