Baztango alkatea izan zen Garbiñe Elizegi (EH Bildu) eta Aroztegia proiektuarekin oso kritiko izan da. Adierzpen publiko batzuetan esan zuen "hirigintza proiektua pelotazoa zela, ekonomikoki eta sozialki" eta horrek Aroztegia SA enpresaren usten "ohorean" kaltea eragin zion. Auzitara eraman zuen Elizegi enpresa horrek baina jakin berri da ondoriorik ez duela izanen alkate ohiak hitz horiek egiteagatik. Elizegik berak esan zuen adierazpen askatasuna eta kritika egiteko eskubidea ere badirela, eta hori, kontestuan ere kontuan hartu beharra dagoela, Aroztegia proiektuaren eztabaida puri-purian zenean egindako adierazpenak izan zirela, besteak beste.
Aroztegia "kolpetik aberasteko proiektu bat" dela esan zuen Baztango alkate ohi Garbiñe Elizegik, eta hitz horiengatik epaitzen ari dira. Hirigintza proiektu bat kritikatzeagatik epailearen aurrean deklaratu behar izatea onargaitza dela berretsi du alkate ohiak: "Adierazpen askatasunaren aurkako eraso bat da, azpijoko hutsa, gu isilarazteko".
Aroztegia proiektuaren nondik norakoak
Lekarozen luxuzko 228 etxebizitza, lau izarreko hotel bat, spa gune bat eta bederatzi zuloko golf zelai bat eraiki nahi ditu Aroztegia Jauregia SM enpresak. Hau da, egun 320 biztanle inguru dituen herri batean, 700 pertsonarentzako urbanizazioa egin nahi dute.
Baztandarrek ezetz esan zioten proiektuari
Baztanen ere izan dute erabakitzeko aukera, izan ere, Baztango Batzar Orokorrak antolatuta Aroztegiako proiektuari buruz erabakitzeko aukera izan dute, eta erantzuna argia izan da, %27ko parte hartzearekin, hamar lagunetik zortzik ezetz esan diote megaproiektuari. Erakundeak gaur emango dio emaitzen berri Nafarroako Gobernuari.