'Berdinna', berdintasunaren aldeko lana saritzeko

Euskalerria Irratia 2018ko urt. 25a, 07:48

Otsailaren 12ra arte proposamenak egin daitezke Berdinna saria nori eman beharko litzaiokeen adierazteko. 

Berdintasunaren aldeko lana saritzea da Berdinna sariekin lortu nahi dutena. Ikusaraztea emakumeen eta gizonen alde aritu direnek egindakoa eta hori modu ofizialean erakustea. Otsailaren 12ra arte izanen da aukera proposamenak egiteko. 

Foru dekretu bat onartu zuen atzo Nafarroako Gobernuak, horren bidez Berdinna saria ematen hasteko, eta horrekin "aitortza" publikoa egiteko gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzeko ekintzak egiten dituztenei. Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok gogora ekarri zuen "bide luzea" dagoela alorrean, eta garrantzitsuak direla halako keinuak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!