Kontuz

Lohizune Amatria Zabalza 2018ko urt. 24a, 14:33

Ez da gaurkoa Patxi Zamorak emandako prentsaurrekoaren argazkia; baina gaur gaurko gaia delako ekarri nahi izan dut lehen lerrora. Ustelkeriaz inguraturik gaudela jabetu gaitezen egin du lan Zamorak azken urteotan; eta azken egunotan inguruan bakarrik ez, lehen pertsonan ere bizi behar izan du ustelkeria.
Arretaz jokatu behar dugula esaten ari zaizkigu berriro. Baina, kontuz, ez zaitzatela beldurtu!
Begia begiagatik, hortza hortzagatik; arrazoi osoarekin mendekua aipatzen zuten prentsaurrekoan. Egindakoa isildu eta herritarrak zigortu egiten ditu erregimenak. Eta egindakoa aitortzen ez duten arren, agerian uzten ari dira nola jokatzen duten.
Zamoraren elkartekoek erabat asmatu zuten izenarekin: kontu handiz ibili beharko dira, erantzuleen izenak agituko dituzte eta.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!