Zigorgabetasun Frankistaren Aurkako Hirien Sareak II. topaketak antolatu ditu gaurko. Bartzelonan batzartuko dira eta tartean izanen da Joseba Asiron Iruñeko alkatea. Hitzaldi bat emanen du Asironek beste hainbat alkaterekin batera: Gasteizko Gorka Urtaran izanen da, Madrilgo Mauricio Vallente, Zaragozako Pedro Santisteve edo Bartzelonako Jaume Asens. Ada Colau Bartzelonako alkateak irekiko ditu gaurko jardunaldiak eta arratsaldean mahai ingurua izanen da "Nola eraman akusatuen eserlekura frankismoa?" goiburuarekin ariko dira.