Beste kazetari bat zigortu dute, komunikatzeagatik: La Haineko kazetari eta Kaos en la red-eko kide Boro LHri urtebete eta sei hilabeteko zigorra ezarri dio Auzitegi Nazionalak; Auzitegi Gorenean errekurtsoa aurkeztuko duela iragarri du. Interneten egindako iruzkinak baliatuz ezarri diote zigorra.
Horrez gainera, kazetari jardunean aritzeagatik beste epaiketa baten zain dago La Haineko komunikatzailea, izan ere, sei urteko kartzela zigorra eta 6.200 euroko isuna eskatzen diote, apirilaren 16an manifestazio baten berri emateagatik. Autoritatearen kontrako atentatua egitea eta bi agente zauritzea da egozten diotena.