Atzo Metropoli Forala magazinerako bideo-kareta berria zabaldu genuen, eta berehala aitortu genuen horrenbeste gustatzen zitzaigunez, ez genekiela bideoak webgnera igotzeko erabaili, ala tatuatu. Hor sortu zen gure saioko kolaboratzaile Gorka Bereziartuaren iradokizuna: zergatik ez dituzue kamisetak egiten? Eta OAK Tixertak-eko lagunekin auzolanean iradokizuna berehalakoan errealitate bihurtu dugu.
Irudi horrekin norbaitek elastikoren bat egingo balu, nafar maritimoren batek feriatuko lukeela uste dut
— Gorka Bereziartua (@boligorria) 2018(e)ko urtarrilak 17
Metropoli Forala saioa goizero emititzen du Euskalerria Irratiak, 8:30etik 11:00etara. Lehen ordu erdiko albistegia Mikel Bujandak gidatzen du, beste bi orduetan Pello Argiñarena eta Juan Kruz Lakasta dira lemazain. Nolanahi ere, kolaboratzaileak dira saioaren altxorra, profesionaltasun osoz saioan musu truk parte hartzen duten 90 bat lagunak.