Herritarrek izanen dute hitza Erorien Monumentuarekin zer eginen den erabakitzeko. Aldez aurretik proiektu lehiaketa jarriko du abian Iruñeko Udalak, eta bost onenak aukeratuko ditu, gero prozesu parte hartzailea zabalduko dute, iruindarren esku egon dadin zer egin monumentuarekin, Askatasunaren plazarekin eta Serapio Esparza inguruarekin.
Monumentuari dagokionez, denetariko proposamenak onartuko dituzte, baita botatzea ere, beti ere legeadiaren kontra egiten ez badute, izan ere, babestutako eta katalogatutako eraikina da.
Horrez gainera, mantentzekotan, erabilera berriak lehenetsiko dituzte, memoria historikoaren araudiarekin bat egiten dutenak. Ideiak ere proposatu daitezke, baina eraikinaren "erabilera jarraia" sustatzen dutenak estimatuko dituzte gehien.