Hezkuntza ituna "etengabe atzeratzen" ari dela salatu du LABek

Euskalerria Irratia 2018ko urt. 18a, 08:12

Argazkia: Hezkuntza Departamentuaren aurrean elkarretaratzea egin zuten atzo LAB sindikatuko kideek.

LABek negoziazio bidearen aldeko "apustu garbia" egin duen arren, Hezkuntza Departamentuak "hitza bete" ez duela deritzo sindikatuak: behin behineko proposamena aurkeztu behar zuen eta ez du oraindik egin.

Atzeratzen ari da Hezkuntza arloko ituna. LAB sindikatuak hala uste du; urtebete Maria Solana buru duen Departamentuaren negoziatzen airtu badira ere, Hezkuntzak ez duela "hitza bete", behin betiko proposamena atzeratu baitu. Horregatik, elkarretaratzea egin zuen atzo sindikatuak, Hezkuntza Departamentuaren aurrean. 

Urtarrilaren 19an eta 26an gai horren inguruan mintzatzeko bilerak zeuzkaten hitzartuta Departamentuarekin, baina "agenda arazoak" medio bertan behera utzi izana kritikatu du LABek, halaber; bere jarrera "eraikitzaile eta negoziatzaileaz" baliatu egin direlakoan dago. 

"Sindikatu honen aburuz, premiazkoa da aipatu itun hori sinatzea, aurki aurre-matrikulazio kanpaina izango baita eta lortutakoaren arabera erabat baldintzatu baitaiteke datorren urtera begirako antolaketa. Beraz, epeei dagokionez, marra gorri guztiak gainditu dira", adierazi du, prentsa ohar baten bidez. 

Epeei ezarritako "marra gorriak" gainditu dituztelakoan dago eta "konpromiso zehatzak" eskatu ditu. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!