Hitzen indarra

Lohizune Amatria Zabalza 2018ko urt. 17a, 13:24

Odolemaile gazteak behar zirela irakurri nuen atzo, eta nik beti izan dut odola ematearen grina. Atzokoa, beraz, egunik aproposena zelakoan bankura joan nintzen. Itxarongelan nengoela ikusi nuen eskutitz bat da gaur ekarri nahi dizuedan irudia.

Egunero aurrera egiteko besteen odola behar beharrezkoa duen pertsona batek sinatzen du eskutitza, eta haren hitzek indarra eman eta irribarre bat ateratzen dizute. Momentu horretan han zergatik zauden gogorarazi. Tamalez nik ezingo dut bera lagundu, ez baitut odola emateko zainik. Haren hitzak irakurri ostean, baina, saiatu naizelako pozik atera nintzen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!