Lan jazarpen kasuei aurre egiteko protokoloa jarri dute abian

Euskalerria Irratia 2018ko urt. 17a, 07:45

Emakumeek pairatzen dituzte lan jazarpen gehien. Arg:diariodesevilla.es

>2017an 211 herritarrek salatu zituzten lan harremanetan jazarpena pairatu zutela. 
>Enpresetan edo administrazio publikoan lan egiten dutenentzat, erasoak pairatuz gero zer egin behar den aztertzen duen gida argitaratu du Osasun departamentuak.

2009. urtetik bada Nafarroan erregistro bat lan harremanetan gertatzen diren jazarpen kasuak jasotzen dituena. Gehienak Lehen Mailako Arretarako Medikuarenean edota Mediku Ikuskaritzetan ikertu eta analizatu dira. Kasu gehien 2015ean jazo ziren: 237 izan ziren urte hartan. 2016an 210 eta iaz, 211 kasutan salatu zen edo jaso zen erregistro horretan jazarpena pairatu zutela. Emakumeek pairatzen dituzte halako erasoak batez ere, gizonek baino bi aldiz gehiago. Gehienetan zerbitzuetan lan egiten dutenen artean izaten dira jazarpen kasuak: ostalaritzan, administrazui publikoan eta bestelakoetan. 

Jazarpenei aurre egiteko protokoloa

Martxan da jazarpenen aurrean zer egin aztertzen duen gida. Lehenik, prebentzian jartzen du indarra. Gero, legea betetzen ote den aztertzen du, lan baldintzen hobetzeari buruzko informazioa helarazten du, bitartekaritzaren bidezko laguntza iradokitzen du, lanpostuak dituen arriskuen inguruko hausnarketa egiten laguntzen du eta formazio gehiago izateko jarreran ere jartzen du fokoa. Guztira bederatzi ataletan bereiztu dute 'Lan jazarpenari aurre egiteko protokoloa' gida. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!