Metropoli Forala 2018-01-16

Euskalerria Irratia 2018ko urt. 16a, 14:09

Xabier karrikako Karrikiri Euskal Dendatik egin dugu Metropoli Forala magazina, gaur. Karrikiriko kide Ondarru Etxaburu eta Goretti Beunza elkarrizketatu ditugu irratsaioaren hasieran. Horren ondoren, Euskaltzaleen Topaguneko Nafarroako arduradun Oskar Zapatarekin mintzatu gara. Euskaraldia, hizkuntzaren erabilera areagotzeko ekimenaz hitz egin dugu Amets Arangurenekin. Aurrera jarraituz, Xabier karrika goitik behera zeharkartu dugu Xabier Santamaria irakaslearen eskutik. Kale hau gertutik ezagutzeko parada izan dugu. Médicos del Mundo erakundeko kide Isa Egiguren etorri zaigu ondoren. Gure artean bizi diren etorkinekin egiten duten lana azaldu digu. Amaitzeko, Sanfermines 78 Gogoan! plataformako ordezkari Sabino Cuadrarekin solastu gara. German Rodríguez hil zutela 40 urte betetzen dira, aurten. Egitarau zabala prestatu dute hurrengo hilabeteotarako.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!