Haur-eskolara joatearen garrantzia izango da bihar, urtarrilaren 16an, asteartearekin, egingo den Guraso Eskolako saioan landuko den gaia, oraingoan, euskaraz. Haur-eskolako aukerak izenburupean, haur-eskolako hezitzaileak hitzaldia emango du Kondestable Civivoxean, 18:00etan, eta sarrera librea da.
Hori horrela, Iruñeko Udalak Civivox Sarean ikasturteko lehen lauhilekorako antolatutako Guraso Eskolako jardueren azken txanpa dugu hau. Bigarren lauhilekoan, otsailetik aurrera, beste hitzaldi eta ikastaro ziklo bat hasiko da.
Hilabete honetako azken hitzaldiaren izenburua El mundo emocional y cómo su gestión afecta a la vida cotidiana izango da, Carmen Azparren irakasle eta psikologoaren eskutik. Urtarrilaren 30ean, Iturramako Civivoxean, 18:00etan, azalduko du nola emozionalki trebea den pertsona batek erraz ezagutzen dituen haren emozio eta sentimenduak. Ezagutze horrek haren erabakien kalitatea hobetu dezake, baita aukerak zabaldu ere. Beste pertsona batzuen sentimenduen adierazpena jasaten lagun dezake, larrimina barne. Izan ere, emozionalki trebea den pertsona batek ikuspegi erreflexibo bat dauka besteekiko harremana zein bere osasuna, oro har, aztertzen dituenean. Horrek guztiak laguntzen dio pertsonari eguneroko bizitzako gertakariak hobe kudeatzen.