Oinezko bat harrapatu dute zebrabide batean; bi pertsona dira hala hil dituztenak aurten

Euskalerria Irratia 2018ko urt. 15a, 08:01

Azagran larunbatean izan zen istripua. Argazkia: Foruzaingoa

>Azagran izan da harrapaketa hori. 65 urteko gizona aurretik eraman zuen auto batek. 
>Joan den astean Txantrean 90 urteko gizona harrapatu zuen beste kotxe batek. Kasu horretan gidatzeko baimenduta dagoen alkohol tasa laukoiztu egin zuen gidariak. 
> 2018 honetan bi pertsona hil dituzte oinez zihoazela auto batek harrapatuta. 

Larunbatean Azagran izan zen ezbehar larria. 65 urteko gizona zebrabidea zeharkatzen ari zela auto batek aurretik eraman eta hil egin zen. 2018an ez da modu horretako istripu bakarra izan: joan den astean Txantrean ere 90 urteko gizon bat harrapatu zuen kotxe batek zebrabidea pasatzen ari zela. Azagrako kasuan, auto gidariak ez zuen alkoholean edo drogetan positiborik eman. Iruñean izandako istripuan baina, gidatzeko baimendutako alkohol tasa laukoiztu egin zuen kotxe gidariak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!