Espedientea zabaldu diote eta behin behinekoz ez da irakasle lanetan ariko. Hori da Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen eta Funtzio Publikoaren Departamentuak erabaki duena Tafallako Institutuko irakasle bat zigortzeko, transfobia salaketa jaso ostean. Familia batek eman du abisua, irakasleak "behin baino gehiagotan" iruzkin transfoboak egin dituelako. "Oso larria" da ipini dioten falta. Kasua ikertzen ari da Hezkuntza orain.
Irakasleak "gezurrak eta kalumniak" salatu ditu, ikasleei bidalitako email batean, eta esaldi tranfoborik esan ez zuela defendatu du. LGTBI legeari buruzko aipua egin zuela azaldu du, "komentario kritikoa". Honako adierazi du postan: "Ahal Duguk Espainiako parlamentuan aurkeztutako legeak guraso-agintea kentzen die gurasoei, haurrek eta nerabeek beren kabuz atzera bueltarik ez duten erabakiak hartzea baimenduz, gurasoen laguntzarik gabe eta medikuen aholkurik gabe".
Lege horretan trans despatologizazioaren alde lerratu zen Ahal Dugu eta sexu eta genero orientazio guztiak errespetatu daitezen aldarrikatu zuen.