Ikastetxeetan izen emateko epea otsailaren 1etik 7ra izanen da 3 urteko haurrentzat

Euskalerria Irratia 2018ko urt. 12a, 08:21

>6.000 haur daude Nafarroan 3 urte dituztenak aurten. Horien gurasoak daude deituak otsaileko lehen astean ikastetxeetan izen ematera. 
>Aurrematrikulazio epea izanen da hori. Martxoaren amaieran iritsiko da matrikulazio epea. 

Lehen aldiz eskoletara joanen dira 3 urteko haur asko heldu den ikasturtean. Horien gurasoei egin diete deia otsailaren 1etik 7ra euren seme-alabak aurrematrikulatzera ikastetxeren batean. Adin horretan 6.000 haur inguru daude Nafarroan. Lehenbiziko fase horretan izen emanda, gero, martxoaren 26tik 28ra izanen da behin betiko martrikula egiteko epea. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!