Zazpi atxilotu, indarkeria matxistagatik

Euskalerria Irratia 2018ko urt. 10a, 14:13

Iaz, 288 gizon izan ziren indarkeriagatik atxilotutakoak.

Azken egunetan zazpi pertsona atxilotu dituzte Nafarroan indarkeria matxista egotzita. Horietatik bi, 21 urteko gazte bat eta 20 urteko beste bat, Iruñean atzeman dituzte. Lehena edanda zegoela senide bat hiltzen saiatzeagatik atxilotu dute, eta bigarrena, berriz, sexu eraso bat leporatuta.

Beste atxiloketak Corellan, Tuteran, Caparroson, Berriozarren eta Burlatan egin dituzte Foruzaingoak eta udaltzainek. 34 eta 45 urte arteko lau gizonezko dira, eta tratu txarrak eta mehatxuak egozten dizkiete.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!