Madrilen erabakia hartzea, eztabaidarik ez sortzea, informazio falta eta parte hartzerik ez sustatzea salatuko dute gaur eguerdian hainbat plataforma, alderdi politiko eta sindikatuk. Iñigo de la Serna Sustapen Ministroa goizean Iruñean izatea inposiziotzat hartu dute askok eta protesta egin dute. Merindadeen plazan izanen da elkarretaratzea.