2019ra begira jarri dira erregionalistak: hauteskundeetarako lehendakarigaia hautatuko dute, primarioen bitartez. Bihar zabalduko dute hautagaitzak aurkezteko epea eta edozein aurkez daitekez, ez da-eta abalen beharrik izanen. Urtarrilaren 17an itxiko dute hautagaitzak aurkezteko epea.
Bat baino gehiago aurkeztuz gero, astebeteko barne kanpaina eginen dute. Gero, hilaren 28an, primarioak eginen dituzte.
Orain arte erregionalistek ez dute sistema hau erabili, eta, beraz, primarioak eginen dituzten lehen aldia izanen da. Bestalde, herri nagusietako hautagaitzak aukeratzeko prozesua lehen seilhilekoan eginen dute.