Ahal Duguk militanteen esku utzi du Bilboko manifestaziora joateko erabakia

Euskalerria Irratia 2018ko urt. 9a, 08:12

Argazkia: Eduardo Santos Ahal Duguko idazkari nagusia.

Sarek Prest gaude! lelopean euskal preso politikoen eskubideen alde antolaturiko mobilizazioan parte hartzen ahal dute Ahal Duguko kideek, beti ere "norbanako gisa", Nafarroako eta Euskadiko alderdiek adierazi dutenez.

Deialdiaren "oinarri nagusiarekin bat" egiteagatik, "zenbait eduki" faltan nabaritu dituzte, Nafarroako eta EAEko Ahal Dugu alderdiek, hain justu: "birgizarteratzea, sufrimenduaren bidegabekeria eta indarkeria ororen legitimazio eza".

"Etorkizun hobea" lortzeko era "elkarbizitza osoa eta demokratikoagoa" direla adierazi dute, eta, horretarako, "agente guztiek giza eskubideen marko legala" onartu beharko dutela. 

Bi eskari egin dituzte. Batetik, Espainiako Gobernuari hiru egin dizkiote: "presoen etxeratzea, gaixo dauden presoentzako tratu duina eta salbuespen legedia desagertzea". Eta, bestetik, presoi egin diete eskaria: "sortutako minarengatik ardurak hartzeko, bidegabea den eta zuribiderik ez duen mina".

Espetxe politika "mendekuan oinarritua" dagoela salatu dute eta aurrera egiteko "iraganaren berrikuspena eta konponbidean oinarritutako justizia" direla bidea.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!