Auzitegien bitartez errekurtsoak jarriko ditu Sustrai Erakuntza plataformak AHT eraikitzeko zenbait herritan eginen dituzten "bortxazko desjabetzeen" aurka. Hauxe da plataformak argitaratu duen oharra:
Sustrai Erakuntzaren oharra
Nafarroako zein Espainiako Gobernuek diru publikoa xahutzen duten bitartean, Sustrai Erakuntzak jarraitzen du lanean. Honetan, gora jotzeko errekurtso bat aurkeztu dugu hainbat udalerrietan (Faltzes, Martzilla, Erriberri, Peralta eta Alesbes) tramitatzen ari diren nahitaezko desjabetzeen aurka AHT/PHT aren lanen ondorioz. Helegitean ondoko arrazoiak eman ditugu:
- Ez dago jasota “plataformaren oinarrizko proiektua”-ren behin betiko onarpena, ez Espainiako ezta Nafarroako Buletinean ere. Egintza administratibo bat argitaratzeak badu helburu argi bat: balizko eragindakoek horren berri izatea. Horrek bermatzen du desjabetze prozeduraren ondorioz ondasunak eta eskubideak ukituak dituzten kaltetu guztien defentsa eskubidea. Eta hori are beharrezkoagoa da ezagutzen ez diren jabeentzat, bertan ez direnentzat,…
- Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 52. artikuluak ondokoa behartzen du desjabetzearen espedientean: “necesariamente, la oportuna retención de crédito, con cargo al ejercicio en que se prevea la conclusión del expediente expropiatorio y la realización efectiva del pago, por el importe a que ascendería el justiprecio calculado en virtud de las reglas previstas para su determinación en esta Ley”. Irekitako desjabetze espedientean, ez dago inongo diru-partidarik balio justua bermatzeko. Hori agertzen ez denez, aipatutako berme konstituzionala urratu egiten da, eta beraz, Administrazioak ezin du erosi desjabetu nahi diren ondasunak.
Sustrai Erakuntza Fundazioaren ustez, Nafarroako Gobernuak nafarron eskubideak zaindu beharko lituzke. Nahiz eta Estatuko Azpiegiturak, Garraio eta Etxebizitzarako Idazkaritza kudeatzailea izan, lanak Nafarroan egiten ari dira, eta beraz, Nafarroako Gobernuak zorrotz aritu beharko luke prozedurak legalitatea errespeta dezan. Non dago beraz Nafarroako Gobernuaren jarduna?
Auzi honetan gero eta agerikoagoa da Nafarroako Gobernuaren zeregina. Haren estrategiak, proiektu honen inguruan, norabide argia du: Iruñeko trenbide buklearen aldaketa, eta horrekin batera, Etxabakoitzeko geltoki berria eta horren inguruko garapen urbanistikoa. Horixe baino ez da buruhauste honen azken pieza, “inondik inora doan trena”-ren amaiera, atseginez kopiatu ziguten berbera.
Helburu hau lortze aldera, uste baino lasterrago, ikusiko dugu nola heltzen dioten komunikabideetan kanpaina pedagogiko on bati Etxabakoitzeko PSISen aldaketari buruz: aipatuko dute trenbideak Iruñean eragiten duen “hesi efektua”, horrek sortarazten dituen eragozpenak eta arriskuak Berriozarren, hiriaren urbanismoaren antolamendu “naturala”, agian Etxabakoitzerako eraikigarritasuna apalduko dute hiria “atsegin egiteko”… Dena dela, saiatuko dira bereizten, alde batetik, trenbide buklearen aldaketa eta, bestetik, Abiadura Handiko Trenaren geltokia. Horrela, bi kontu horiek berezita agertuko balira, elkarren artean zerikusirik ez balute bezala, auzi honetan diren eragile ezberdinak askoz erosoagoak sentituko eta mugituko dira
Beraz, gaurko besarkadarekin, PPko De la Serna ministroa eta PNVeko Manu Ayerdi Garapen Ekonomikorako lehendakariordearena artean, ongi etorria ematen diogu Mr. Marshalli eta jarraituko dute Nafarroako Prestazio Handiko Trenaren antzezpenarekin. Bai, betiko Abiadura Handiko Tren zaharkitua. Hitzekin jolasean entretenitzen dira, errealitateari iskin egiteko.
UPN/PSNek planteatutako proiektu bera da. Ez dute deus aldatu, ezta txikienik ere. Ez da deus aldatu ez gardentasunean, ez errentagarritasun ekonomikoan, sozialean edo ingurumenezkoan… Gauza gehiegi ez dira aldatu.
Ez dugu etsiko. Hemen gaude eta jarraituko dugu. Sustrai Erakuntza, ateak eta leihoak ireki.